XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIO: Uztazu, uztazu.

ALDO: Arrazoin duzu, edozein modutan.

Bere onera itzulerazi behar dugu derrigor.

Proba egingo al dugu arraultze batekin?

GIO: (Laster).

Ez!

ALDO: Ez aztoratu, ongi da...

Irtenbide bakarra ahoz-ahoko arnasketa da...

GIO: Oso ongi.

Ekin.

ALDO: Nik?

GIO: Nork bestela?

Ez duzu, ba, pentsatuko nik egingo diodanik?

ALDO: Hartu pazientzia, andrea...

GIO: Neska.

ALDO: ... Neska.

Onartu beharko duzu ez dela gauza bera gizon batentzat edo emakume batentzat, gaisoa gizon bat baldin bada.

GIO: Hori hitzegiteko modua!

Hemen ez gaude maitasunezko ariketetan, gizaki baten bizitzaren aurrean baino!

ALDO: Baino zergatik egin behar diot nik?

GIO: Zuri bururatu zaizu.

ALDO: Ongi da, ongi da.

(Ugo pentsatzen).

Ama maitea, baina nondik atera da hau?

(Saio bat egiten du, eta gero utzi).

Zimaur pila bat da baina!

GIO: Kontua ugari zuk!

Mugitu, hil egingo da eta.

(Aldo saiatzen da, nazkari gaina hartuz.)

(Ondoren, ustekabean:)

UGO: (Esnatuz bezala, Aldoren lepoari heldu, eta horrela zutituz).

Ez du galduko aho laztanduak bentura, aldiz du ugalduko ilargiaren modura...

Harrigarria!

(Biak zur eta lur daude).

Eskapada ederra, eh?

(Giocondari).

Eskerrik asko txepelarenagatik...

(Aldori).

Eskerrik asko zimaur pilarenagatik...

Eta ez da asko falta izan jaun serio batek laztandu nindezan...

Zer, ongi jokatu al dut?

GIO: (Erabat haserre).

Lotsatu egin beharko zenuke.

ALDO: Nahiko txarra, joko bezala.

UGO: Nolabait igaro behar da denbora.

ALDO: Ez da nahiko arrazoi, inoren nerbioak urratzeko.